Bertsolari gazteen 50. Osinalde sariketa

Hitza Jolas - Un pódcast de EITB Radio Televisión Pública Vasca

Podcast artwork

Categorías:

Gabiriako Osinalde elkartean jokatu zen apirilaren 23an Osinalde sariko finala. Aurreko hiru kanporaketetako sailkatuek osatu zuten seikotea. Ane Zuazubiskar izan zen garaile eta Aner Peritz bigarren. Bertsorik onenaren saria ere Peritzek jaso zuen. Bi urteren ostean, afal-osteko formatura itzuli ziren eta entzungo duzun gisan handia izan zen bertaratuen bertso-gosea. Ea bertaratuek bezainbeste gozatzen duzun guk hautatutako bertsoak entzunez. Bederatzikoa berriz, Zuberoatik jasoko dugu.